2013(e)ko abenduaren 12(a), osteguna

Badator Olentzero!!!

Egun gutxi falta dira Olentzero eskolara etortzeko eta gure gelan ez dago beste gairik. Etengabe ari gara Olentzeroren kantak abesten, ipuinak ikusten, margotzen...
Hemen dituzue behin eta berriz ikusi nahi izaten ditugun kanta eta bideo batzuk. Disfruta itzazue etxean, eskolan bezain beste!









2013(e)ko abenduaren 9(a), astelehena

Txanogorritxo eta Benito otsoa

Hona hemen haurrek oso gogoko duten bideo bat. Txanogorritxo eta otsoaren ipuinaren antzezpena da. Etxean ere gustora ikusiko duenez, ongi pasa!


2013(e)ko azaroaren 11(a), astelehena

Hiru txerrikumeak

Eskolan hiru txerrikumeen ipuina askotan ikusi dugu eta oso gustora egoten garenez, hemen daukazue etxean ere ikusi ahal izateko. Ongi pasa!!!


2013(e)ko azaroaren 8(a), ostirala

Erraldoiak eta buruhandiak

Kaixo familiak!
Dakizuen moduan lehengo astean Iruñeako erraldoi eta buruhandiak bisitatzera joan ginen. Dagoeneko gauza asko kontatu dizkizuegu egun horri buruz, baina bideo honen bidez zuek ikusi ahal izango duzue zeinen ongi pasa genuen!

Disfrutatu gurekin batera!!!



2013(e)ko urriaren 24(a), osteguna

2013(e)ko urriaren 21(a), astelehena

Ze gustora eskolan!

Egokitzapen aldia oso ongi joan zaigu eta gure gela asko gustatzen zaigu jada.
Batzuk tristeago eta beste batzuk alaiago geratzen ginen, baina berehala denak gustora ibiltzen ginen gure gelako jostailuekin eta bertan egindako gauzekin. Ikusi nahi duzue, ezta?










2013(e)ko irailaren 12(a), osteguna

Ongi etorriak eskolara!

Kaixo lagunak!
Ongi etorri gure gelako blogera.
Aurten eskola berri batean gaude eta bertan egiten duguna blog honen bidez jarraitu ahal izango duzue.
Espero dut oso ikasturte dibertigarria izatea denontzat eta asko disfrutatzea zuen eskola berrian.
Gure laguntxo berriak ere, TTanttok, ongi etorria eman nahi dizue denei.