2014(e)ko urtarrilaren 30(a), osteguna

Asteko protagonista: Luzia

Aste honetan Luzia da gure gelako protagonista.
Dagoeneko gauza asko egin ditugu: bere jostailuak ikusi eta erabili, bere argazki liburuak ikusi eta gainera bere ama eta izebak etorri ziren gurekin jolastera.
Hona hemen gelan egindakoaren argazki batzuk zuek ere ikusten joateko. Aurrerago gauza gehiago jarriko ditugu, bere familiaren bisita besteak beste.
Esta semana Luzia es la protagonista y ya hemos hecho muchas cosas. Aquí tenéis unas foros para ver lo que vamos haciendo y más adelante iremos poniendo más cosas.












Luziaren etxekoekin primeran pasa genuen! Lehenengo izeba Nereak ehunzango baten ipuina kontatu zigun (ipuina izeba Laurak egin zuen) eta gero ama eta izeben laguntzarekin bakoitzak gure ehunzangoa egin genuen. Ikusi nahi?
Lo pasamos muy bien con la familia de Luzia. Nos contaron un cuento y luego hicimos un cienpiés.



2014(e)ko urtarrilaren 27(a), astelehena

Zuhaitz txikia

Hona hemen gelan oso gustora ikusten dugun bideo bat. Zuhaitz honekin batera urtaroak ezagutzen joango gara. 
Gainera gelan ere zuhaitz txikia jarri dugu eta bideoan gertatzen den moduan hostoak jarri, kendu... egiten dizkiogu. Orain bilutsik dago, baina dagoeneko prest ditugu hosto eta loreak udaberria iristean jartzeko! Hala ere, badakigu asko falta dela oraindik eta euria, elurra... jarriko dizkiogula denbora luze batean.

En este vídeo vemos como cambian las estaciones y como afectan a los árboles. En clase lo vemos mucho y nos gusta tanto que hemos decidido ponerlo aquí para que lo podáis ver en casa.


2014(e)ko urtarrilaren 24(a), ostirala

Asteko protagonista: Haizea

Haizea izan da gure gelako lehenengo protagonista.
Gauza pila egin ditugu berarekin eta asko ikasi dugu bera eta bere inguruaz. Bere gustoko jostailuak ekarri ditu gelara eta primeran pasa dugu jolasean. Gainera bere familiko argazkiak ikusi ditugu, bere bizitzako une ezberdinak ezagutuz aldi berean.
Mila esker guztiagatik, Haizea!

Haizea a sido la primera protagonista y hemos disfrutado y aprendido mucho con ella. Nos ha enseñado sus juguetes, fotos... y hemos jugado mucho.

Jostailuak ikusi eta nola erabiltzen diren ikasi:





Eta jolastera!!!




Asteartean Haizearen gurasoak etorri ziren gurekin jolastera. Haizea asteburu askotan arrantzara joaten da aita eta amarekin, eta guk gelan ere arrantza egiten ikasi dugtu beraiekin. Bikain pasa dugu! Ikusi nahi duzue?

Con el aita y la ama de Haizea aprendimos a pescar, igual que hace ella los fines de semana. Ya veréis que bien lo pasamos.




2014(e)ko urtarrilaren 13(a), astelehena

San saastinak!!!

Danborradako kantak:




Hona hemen danborradako kantak entsaiatzen joateko! Animo, hemen ditugu eta San Saastinak!

Danborrada txikia urtarrilak 18, larunbata, 18:30ean izango da, plazan edo frontoian (eguraldiaren arabera).
Entsaioa, urtarrilak 17 ostirala, 17:00etan, udaletxean.
La tamborrada txiki será el Sábado 18 a las 18:30 en la plaza o en el frontón (dependiendo del tiempo)
El ensayo será el viernes 17, a las 17:00 en el Ayuntamiento.