2014(e)ko apirilaren 29(a), asteartea

Enara protagonista

Hemen duzue Enara protagonista izan zenean egoindakoa ikusteko bideotxo bat.
Bere jostailuak ikusi eta erabili genituen, bere familia ezagutu genuen argazkien bidez eta gainera bere ama etorri zen eskolara eta eskulan polit polita egin genuen.
Mila esker!
Bikain pasa dugu oraingoan ere bai!



En este vídeo podéis ver qué bien lo pasamos cuando Enara fue protagonista. Tanto durante la semana como cuando vino su madre a la escuela con nosotr@s.


2014(e)ko apirilaren 14(a), astelehena

Etxarrira irteera

Martxoaren 21ean Etxarrira egin genuen irteera Haur Hezkuntzako guztiok.
Lehenengo Jeingenekoa behitegia bisitatu genuen eta gero herrira joan ginen. Hango ermitan bazkaldu genuen eta ondoren parkera jolastera joan ginen.
Dakizuen moduan, bikain pasa genuen!
Ikusi nahi?


2014(e)ko apirilaren 3(a), osteguna

Asteko protagonista: Asier

Aurreko astean Asier izan genuen gelako protagonista. Udaberriari ongi etorria eman genion gelan landare batzuk landatuz bere amarekin. Baina horretaz gainera, bere jostailu gustokoenekin bikain pasa genuen eta bere etxekoen argazkiak ere ikusi genituen, famili guztia ezagutuz horrela.
Mila esker guztiagatik Asier eta familia!

ASIERREN JOSTAILUEKIN:












Hona hemen Asierren amarekin egindako lorategitxoaren bideoa. Gure gelako lorategitxoak asko hazi dira eta zuen etxean ere asko handituko dira ongi zaintzen badituzue, ikusiko duzue!