2015(e)ko abenduaren 14(a), astelehena

5. GELAKO IZARRA

KAIXO FAMILIAK!!

HEMEN DAUKAGU GELAN IZAN GENUEN AZKENEKO GELAKO IZARRAREN BIDEOA!!! HAIZEA IZAN ZEN GURE IZARRA, ETA KASU HONETAN MARRUBI POLIT BAT IZATEA ERABAKI ZUEN!!!

EMAITZA ZUEN GUSTOKOA IZATEA ESPERO DUGU!


2015(e)ko azaroaren 25(a), asteazkena

4. GELAKO IZARRA

KAIXO FAMILIAK!!

PASA DEN ASTEKO GELAKO IZARRAREN BIDEO EGINA DAGO JADA!!! ETA NOLA EZ, ESPERO DUGU ASKO DISFRUTATZEA ZUEN ETXEETAN IKUSTEN!
ORAINGOAN AMALUR IZAN ZEN GURE IZARRA ETA TXAKUR POLI BAT IZATEA AUKERATU ZUEN!
BEGIRA, BEGIRA EMAITZA!!


2015(e)ko azaroaren 16(a), astelehena

3. GELAKO IZARRA

KAIXO FAMILIAK!!!

BADAUKAGU HEMEN GURE AURREKO ASTEKO GELAKO IZARRA!
ASIER IZAN ZEN, ETA ORAINGOAN DINOSAURO BAT IZATEA ERABAKI ZUEN!!!!!
OSO ONDO PASA GENUEN IPUINA SORTZEN! ESPERO DUGU ZUEN GUSTOKOA IZATEA!!
HEMEN DUZUE EMAITZA!


2015(e)ko azaroaren 12(a), osteguna

IRUÑERA ATERALDIA!!!

KAIXO FAMILIAK!!!!

IRUÑERA EGIN GENUEN ATERALDIAREN BIDEO IKUSTEKO IRIIKITAN ZAUDETE EZTA?
BA HEMEN DUZUE! ESPERO DUT ZUEN GUSTOKOA IZATEA!!
EGUNA HASTEKO PRIMERAN PASA GENUEN ERRALDOIAK, KILIKIAK, BURUHANDIAK ETA ZALDIKOAK IKUSTEN! ONDOREN ANTONIUTIN BAZKALDU GENUEN EGUZKITAN ETA PRIMERAN BUKATZEKO EGUNA KILI-KILIRA JOAN GINEN!!!!! OSO ONDO PASA GENUEN HAN!!

DISFRUTATU!!


2015(e)ko azaroaren 10(a), asteartea

2. GELAKO IZARRA



KAIXO FAMILIAK!!

HONA HEMEN PASA DEN ASTEKO GELAKO IZARRAREN IPUINA! ENARA IZAN GENUEN GURE IZARRA!!!! GEROZ ETA GEHIAGO GUSTATZEN ZAIGU IPUINAK SORTZEA ETA ESPERO DUGU EMAITZA ZUEN GUSTOKOA IZATEA BAITA ERE!!!!



2015(e)ko azaroaren 5(a), osteguna

1. GELAKO IZARRA




KAIXO LAGUNOK!!!

GURE GELAKO LEHENENGO IZARRAREN IPUINA BUKATU DUGU JADA!!!
PRIMERAN PASA DUGU IPUINA ASMATZEN ETA MARRAZKIAK EGITEN!!
MAITANE IZAN ZEN GURE IZARRA! HONA HEMEN EMAITZA!!!



2015(e)ko urriaren 7(a), asteazkena

Ongi etorriak eta laister arte!!!

Kaixo lagunak!
Ongi etorriak ikasturte berrira!

Aurten berezia izango da, lagun berri bat izateaz gain irakasle berria ere izango dugulako.

Nik (Itsaso) agur esan beharko dizuet, ama izateko prestatu behar naiz eta gero nire umearekin egon beharko naizelako.  Bisitan joango naiz, ez izan zalantzarik. Baina eskolan egongo garen hurrengoan zuek goiko pasabidean egongo zarete, eskolako handiekin! Gezurra dirudi zeinen azkar handitu zareten!

Lagun berri bat ere daukagu gelan. Taldeko bat gehiago sentiaraziko dugu berehala eta seguro bikain pasatzen duzula gure gelan. Ongi etorri!!!

Irakasle berria ere ongi zainduko duzue seguro! Eta berak ere bikain pasako du gure gelan! Erakutsi zeinen jatorrak eta maitakorrak zareten, niri erakutsi didazuen moduan.

Beno, eta ahaztu baino lehen gure laguntxo txiki berria ere zaindu. Aurten Xango matxinsaltoa dago gure gelan. Txirritx eta Ttanttoren laguna da, beraz asko daki zuei guztiei buruz.



Seguro urte bikaina pasatzen duzuela eskolan! Disfrutatu eta zoriontsuak izan lagunak!
Nik blogaren bidez zuen jarraipena egingo dut eta esan bezala noizean behin bisita egingo dizuet.

MUXU POTOLO BAT ETA ONGI SEGI LAGUNAK!!!



Laister arte!!!

Maitasunez,
Itsaso.

2015(e)ko ekainaren 23(a), asteartea

Gurasoak ipuinkontalari!

Azken asteetan falta ziren bi gurasoak etorri zitzaizkigun eskolara.
Mila esker denei parte hartzeagatik eta gurekin tarte atsegin hauek pasatzeagatik! Esperientzia oso gustokoa izan dugu, hurrengo urtean errepikatzeko modukoa!
MILA MILA ESKER BENETAN!

ASSIA:
Lehenik Assiaren amatxo etorri zen eta gainera bi ipuin kontatu zizkigun!
Assiari printzesak asko gustatzen zaizkio eta ipuinak ere horiei buruzkoak ziren. Guk beti bezala asko disfrutatu genuen.
MILA ESKER!




MALAK:
Azken astean Malaken aitatxo etorri zen eta lainoei buruzko ipuin polit polita kontatu zigun.
Uraren zikloa ikasten joateko modu oso atsegina izan zen.








2015(e)ko ekainaren 11(a), osteguna

KANPALDIA!

IRRIKITAN ZAUDE KANPALDIAN NOLA IBILI GINEN IKUSTEKO, EZTA? BA HEMEN DUZUE! IKUSIKO DUZUEN MODUAN PRIMERAN PASA DUGU ETA ASKO NEKATU ERE BAI.
ESKERRIK ASKO FAMILIAK ZUEN KONFIDANTZAGATIK ETA HURRENGO URTEAN GEHIAGO!



2015(e)ko maiatzaren 21(a), osteguna

TULIPAN TXIKIA

ANTZERKIA:
AZKENEAN IRITSI DA ANTZERKIA EGITEKO EGUNA. ZE URDURITASUNA!
AZKEN ENTSAIOA HOBE ATERA ZITEKEEN, BAINA GERO ZUZENEAN OSO ONGI EGIN DUGU. GAINERA OSO ONGI PASA DUGU!!!
ZUEK IKUSI NAHI DUZUE EZTA? BA HONA HEMEN TULIPAN TXIKIAREN ANTZERKIA!



2015(e)ko maiatzaren 15(a), ostirala

Gurasoak ipuinkontalari!

AISHA:
Mariaren ama ere etorri zaigu bisitan. Mariarekin batera Chupiren ipuina kontatu zigun. Hizkuntza berriak entzuteko aukera izan dugu beraiei esker eta Mariak itzultzaile lana bikain egin zuen. Mila esker!
Dagoeneko bukaerara iristen ari gara. Gu oso gustora egon gara eta penaz hartuko dugu bukaera... errepikatu beharko ezta?


2015(e)ko maiatzaren 14(a), osteguna

Gurasoak ipuinkontalari!

JUNE:
Aste honetan bi guraso izan ditugu eskolan. Hau zortea!
Iñigok eta bere amak Txomin eta Kattalinen ipuinak kontatu zizkiguten. Gelan ere baditugu eta behin eta berriz entzutea gustatzen zaigu. Gainera guk ere kontatzen ditugunez, asko maite ditugu bilduma hauek.
Oraingoan Junek eta Iñigok bana kontatu digute, mila esker!
Beti bezala oso gustora egon gara!!!





2015(e)ko apirilaren 28(a), asteartea

Gurasoak ipuinkontalari!

MIKEL:
Aurreko astean Asierren aitatxo etorri zen gelara. Ez gara inoiz aspertzen kontatu zigun ipuinaz. Ezetz asmatu zein den? Hiru animalitxo ateratzen dira, beste gaizto bat... Bai! Hiru txerritxoen ipuina!
Baina ez zen guk ezagutzen genuenaren berdina, aldaketak zituen. Benetan polita izan zela!!! Eskerrik asko Mikel!








2015(e)ko apirilaren 13(a), astelehena

GURASOAK IPUINKONTALARI!

MONICA:
Aste Santuko oporren aurretik Danielaren amatxo etorri zitzaigun ipuina kontatzera.
Hizkuntza asko dakizkigunez, ingelesez eta euskaraz kontatu zigun ipuin bera.
Oso ipuin polita eta ezaguna izan zen: Pinotxo.
Ez gara ipuinekin aspertzen eta irriktan gaude hurrengo bisita iristeko!




2015(e)ko martxoaren 30(a), astelehena

EDABEEN ERREZETAK

KAIXO LEIRE!
SARRERA HAU ZURI ZUZENTZEN DIZUGU.
ASKO POZTU GINEN ZURE KOMENTARIOA IRAKURRI GENUENEAN.
GUK ASKO IKASI GENUEN ETA ORAINDIK IKASTEN JARRAITUKO DUGU. SORGINEN MUNDUA OSO POLITA ETA LILURAGARRIA DA ETA!
BI EDABE EGIN GENITUEN:
- ERREGALIZARENA SABELEKO MINA SENDATZEKO ONA DENA
- MALBARENA KATARROA SENDATZEKO BIKAINA

HONA HEMEN GURE ERREZETAK LEIRE:
MUXU HANDI BAT DENON PARTEZ!!!
















2015(e)ko martxoaren 27(a), ostirala

Gurasoak ipuinkontalari!

VERONICA
Aste honetan Amaluren ama izan dugu eskolan ipuina kontatzen.
Oraingoan "La cenicienta" entzun dugu. Gehienok ezagutzen genuen ipuina, baina hala ere oso gustora entzun dugu. Zuek ere seguro ezagutzen duzuela ezta?






Gurasoak ipuinkontalari!

REBECA
Aurreko aste batean Naroaren ama etorri zitzaigun ipuina kontatzera eskolara.
Ahaztu egin zitzaidan bere argazkiak hemen jartzea.
 BARKATU NAROA ETA REBECA!
Besteetan bezala bikain pasa genuen eta oso gustoko izan genuen entzundako ipuina. Baloreak lantzeko aukera izan genuen larre horretan bizi ziren zomorroei esker!






2015(e)ko martxoaren 23(a), astelehena

Arruazuko irteera

Kaixo denei!
Dakizuen moduan ardien gaia landu dugu eskolan eta bukaera bikaina emateko Arruazuko artegira bisita egin dugu.
Ikusi zeinen ongi ibili ginen!




2015(e)ko martxoaren 13(a), ostirala

Gurasoak ipuinkontalari!

OIHANA
Ezetz asmatu ze ipuin kontatu digun Oihanak... Olentzeroren ipuina!
Hau poza gurea! Asko falta da etortzeko baina guk ez dugu ahazten... Gainera Galtzagorriak nola ezagutu zituen kontatu zigun, oso historio polita!




2015(e)ko martxoaren 5(a), osteguna

Gurasoak ipuinkontalari!

EBA
Aste honetan beste ipuinkontalari bat izan dugu eskolan. Oraingoan Haizearen amatxo etorri zaigu.
Neu naiz handiena ipuina kontatu digu. Oso polita da eta anai arreba berriak dituztenentzat bereziki egokia dela ikusi dugu eta gaiaz hitz egiteko aukera eman digu. Gure gelarako primeran beraz!
Zuek ere disfruta dezakezue maleta ibiltarian dagoelako ipuina, beraz aprobetxatu!






Artzain gezurtia

Oraingo proiektua ardien ingurukoa dela jakingo duzue dagoeneko. Gauza asko ari gara ikasten eta besteak beste, Artzain gezurtiaren ipuina ikasi dugu.
Haurrek oso gustoko dute eta etxean ere ikus ezazuen hemen duzue!
Disfrutatu!



2015(e)ko otsailaren 20(a), ostirala

Gurasoak ipuinkontalari!

AINHOA
Gaurkoan Ikerren ama etorri zaigu ipuina kontatzera. Marizikinen ipuina kontatu digu eta oso gustora egon gara. Beti bezala denok adi adi ezer ez galtzeko!
Mila esker Ainhoa!
Hurrengoa iristeko irrikitan gaude orain ere.






2015(e)ko otsailaren 12(a), osteguna

FAMILIAK IPUINKONTALARI!

ERICA:
Aste honetan Enararen ahizpa zaharrena etorri zaigu ipuina kontatzera.
Txerritxo baten abenturak entzun ditugu eta oso polita iruditu zaigu.
Mila esker etortzeagatik Erica! Segi ezazu ipuinak kontatzen oso ongi egin duzu eta!