2015(e)ko martxoaren 30(a), astelehena

EDABEEN ERREZETAK

KAIXO LEIRE!
SARRERA HAU ZURI ZUZENTZEN DIZUGU.
ASKO POZTU GINEN ZURE KOMENTARIOA IRAKURRI GENUENEAN.
GUK ASKO IKASI GENUEN ETA ORAINDIK IKASTEN JARRAITUKO DUGU. SORGINEN MUNDUA OSO POLITA ETA LILURAGARRIA DA ETA!
BI EDABE EGIN GENITUEN:
- ERREGALIZARENA SABELEKO MINA SENDATZEKO ONA DENA
- MALBARENA KATARROA SENDATZEKO BIKAINA

HONA HEMEN GURE ERREZETAK LEIRE:
MUXU HANDI BAT DENON PARTEZ!!!
















2015(e)ko martxoaren 27(a), ostirala

Gurasoak ipuinkontalari!

VERONICA
Aste honetan Amaluren ama izan dugu eskolan ipuina kontatzen.
Oraingoan "La cenicienta" entzun dugu. Gehienok ezagutzen genuen ipuina, baina hala ere oso gustora entzun dugu. Zuek ere seguro ezagutzen duzuela ezta?






Gurasoak ipuinkontalari!

REBECA
Aurreko aste batean Naroaren ama etorri zitzaigun ipuina kontatzera eskolara.
Ahaztu egin zitzaidan bere argazkiak hemen jartzea.
 BARKATU NAROA ETA REBECA!
Besteetan bezala bikain pasa genuen eta oso gustoko izan genuen entzundako ipuina. Baloreak lantzeko aukera izan genuen larre horretan bizi ziren zomorroei esker!






2015(e)ko martxoaren 23(a), astelehena

Arruazuko irteera

Kaixo denei!
Dakizuen moduan ardien gaia landu dugu eskolan eta bukaera bikaina emateko Arruazuko artegira bisita egin dugu.
Ikusi zeinen ongi ibili ginen!




2015(e)ko martxoaren 13(a), ostirala

Gurasoak ipuinkontalari!

OIHANA
Ezetz asmatu ze ipuin kontatu digun Oihanak... Olentzeroren ipuina!
Hau poza gurea! Asko falta da etortzeko baina guk ez dugu ahazten... Gainera Galtzagorriak nola ezagutu zituen kontatu zigun, oso historio polita!




2015(e)ko martxoaren 5(a), osteguna

Gurasoak ipuinkontalari!

EBA
Aste honetan beste ipuinkontalari bat izan dugu eskolan. Oraingoan Haizearen amatxo etorri zaigu.
Neu naiz handiena ipuina kontatu digu. Oso polita da eta anai arreba berriak dituztenentzat bereziki egokia dela ikusi dugu eta gaiaz hitz egiteko aukera eman digu. Gure gelarako primeran beraz!
Zuek ere disfruta dezakezue maleta ibiltarian dagoelako ipuina, beraz aprobetxatu!






Artzain gezurtia

Oraingo proiektua ardien ingurukoa dela jakingo duzue dagoeneko. Gauza asko ari gara ikasten eta besteak beste, Artzain gezurtiaren ipuina ikasi dugu.
Haurrek oso gustoko dute eta etxean ere ikus ezazuen hemen duzue!
Disfrutatu!