2015(e)ko ekainaren 23(a), asteartea

Gurasoak ipuinkontalari!

Azken asteetan falta ziren bi gurasoak etorri zitzaizkigun eskolara.
Mila esker denei parte hartzeagatik eta gurekin tarte atsegin hauek pasatzeagatik! Esperientzia oso gustokoa izan dugu, hurrengo urtean errepikatzeko modukoa!
MILA MILA ESKER BENETAN!

ASSIA:
Lehenik Assiaren amatxo etorri zen eta gainera bi ipuin kontatu zizkigun!
Assiari printzesak asko gustatzen zaizkio eta ipuinak ere horiei buruzkoak ziren. Guk beti bezala asko disfrutatu genuen.
MILA ESKER!




MALAK:
Azken astean Malaken aitatxo etorri zen eta lainoei buruzko ipuin polit polita kontatu zigun.
Uraren zikloa ikasten joateko modu oso atsegina izan zen.








2015(e)ko ekainaren 11(a), osteguna

KANPALDIA!

IRRIKITAN ZAUDE KANPALDIAN NOLA IBILI GINEN IKUSTEKO, EZTA? BA HEMEN DUZUE! IKUSIKO DUZUEN MODUAN PRIMERAN PASA DUGU ETA ASKO NEKATU ERE BAI.
ESKERRIK ASKO FAMILIAK ZUEN KONFIDANTZAGATIK ETA HURRENGO URTEAN GEHIAGO!