2015(e)ko urriaren 7(a), asteazkena

Ongi etorriak eta laister arte!!!

Kaixo lagunak!
Ongi etorriak ikasturte berrira!

Aurten berezia izango da, lagun berri bat izateaz gain irakasle berria ere izango dugulako.

Nik (Itsaso) agur esan beharko dizuet, ama izateko prestatu behar naiz eta gero nire umearekin egon beharko naizelako.  Bisitan joango naiz, ez izan zalantzarik. Baina eskolan egongo garen hurrengoan zuek goiko pasabidean egongo zarete, eskolako handiekin! Gezurra dirudi zeinen azkar handitu zareten!

Lagun berri bat ere daukagu gelan. Taldeko bat gehiago sentiaraziko dugu berehala eta seguro bikain pasatzen duzula gure gelan. Ongi etorri!!!

Irakasle berria ere ongi zainduko duzue seguro! Eta berak ere bikain pasako du gure gelan! Erakutsi zeinen jatorrak eta maitakorrak zareten, niri erakutsi didazuen moduan.

Beno, eta ahaztu baino lehen gure laguntxo txiki berria ere zaindu. Aurten Xango matxinsaltoa dago gure gelan. Txirritx eta Ttanttoren laguna da, beraz asko daki zuei guztiei buruz.



Seguro urte bikaina pasatzen duzuela eskolan! Disfrutatu eta zoriontsuak izan lagunak!
Nik blogaren bidez zuen jarraipena egingo dut eta esan bezala noizean behin bisita egingo dizuet.

MUXU POTOLO BAT ETA ONGI SEGI LAGUNAK!!!



Laister arte!!!

Maitasunez,
Itsaso.