2017(e)ko apirilaren 3(a), astelehena

ASKARI OSASUNTSUA

Behin Elikadura Osasuntsuaren eta digestio aparatuaren funtzionamenduaren inguruan informazioa bildu eta landu ondoren, ikasitakoa praktikara eramatea besterik ez zitzaigun falta.

Hori dela eta, askari osasuntsu bat antolatu genuen.

Lehenik gelan, guztion artean erosi beharrekoa adostu eta bikoteka lana banatu genuen.
Behin guztia antolaturik, EROSKETAK EGITERA joan ginen!




Behin erosketak eginik, taldeko argazki polit hau egin genuen.


Aukera probestuz eta askaria prestatzen hasi aurretik,erosketako tiketak hartu eta matematika ariketak egiten aritu ginen. Prezioak jarri, txanponekin adierazi, produktuak prezioaren arabera ordenatu...





Arratsaldean labanak hartu eta askaria prestatzeari ekin genion...










Eta guztia prest genuenean... ASKALTZERAAA!!!



GURE GORPUTZA ZAIN DEZAGUN!!!
Oraingoan giza gorputza eta elikadura osasuntsua landu ditugu. Beti bezala, lehenik gure txokoa liburu, puzzle, argazki eta hainbat materialez hornitu dugu. Eskerrik asko familiak, oraingoan gauza pila-pila ekarri dituzue eta!!

Gaiak sortutako interesa eta motibazioa probestuz hainbat gauza berri ikasi ditugu.

GIZA ESKELETOA
 
 

DIGESTIO ETA ARNAS APARATUAK

Batetik Maitanek, bere familiako harategitik txerriaren birikak, bihotza eta gibela ekarri zizkigun:

 Ausartenak esperimentatzen ausartu ziren ere!!
Bestetik, arnas-aparatuaren funtzionamenduaren inguruan esperimentu txiki bat burutu dugu.


Liseriketa aparatua eta elikadura osasuntsuari dagokienez, prozesua ederki ikasi ondoren, frogatzea besterik ez zitzaigun falta. Eta horretarako, askari osasuntsu bat prestatu genuen!!! 



 

ZORIONAK DANIELA!!