2019(e)ko apirilaren 30(a), asteartea

HAIZE ERROTA


Oporrak baino lehen Iñigoren gurasoak gure gelan izan ziren. Aitak etxean egindako HAIZE- ERROTA bat eskolara ekarri eta egiteko prozesua zein den azaldu zigun.
Baita, piezak egin ondoren, nola montatzen den ere erakutsi zigun.

Haize errotak haize energia lortzen du.
Haize energiak haizeari esker lortzen den energia da. Ez du kutsadurarik sortzen, ez ur zikinik ez hondakinik ere.

Ondorio bezala, gure etxetan argia izan dezakegu.







Guri ere asmatzaileak izateko grina piztu zitzaigun. Agian, etorkizun batean...!

Mila esker familia!













1 iruzkin: