2014(e)ko ekainaren 3(a), asteartea

Kanpaldia: Gasteiz eta Barria

Kaixo familiak!
Kajingo duzuen moduan bikain pasa genuen gure lehenengo kanpaldian!
Lehenik Gasteizera joan ginen eta han armen museoa ikusi genuen. ero Piraten parkera jolastera eta bazkaltzera joan ginen. Gainera eguraldia lagun izan genuen eta oso gustora aritu ginen!
Handik Barriako aterpetxera eraman gintuen autobusak. Iritsi, maletak bere lekuan utzi eta merendatzera!
Eguraldiak okerrera egin zuen, baina arazorik ez, izan ere jolas gela polit bat geneukan aterpetxean eta afaldu aurretik oso gustora ibili ginen han.
bikain afaldu eta gero, pijama jantzi eta lotara! Oso ongi egin genuen lo eta hurrengo egunean ia bakarrik jantzi ginen!
Euria ari zuenez, gosaldu eta maletak prestatu eta gero, jolas gelan aritu ginen berriro eta bazkaldu aurretik bideo bat ere ikusi genuen. Gero bazkaldu, autobusa hartu eta Lakuntzara!
benetan bikain pasa dugula! Hurrengo urtean gehiago. Eskerrik asko denei!!!


1 iruzkin:

  1. Oso ongi pasa nuen Barriako etxean, eta poz pozik. Asko gustatu zitzaidan bi parkeak. Oso gustora jan nuen dena.
    Eskerrik asko Itsaso eta Leire muxu handi bat

    ErantzunEzabatu