2015(e)ko ekainaren 23(a), asteartea

Gurasoak ipuinkontalari!

Azken asteetan falta ziren bi gurasoak etorri zitzaizkigun eskolara.
Mila esker denei parte hartzeagatik eta gurekin tarte atsegin hauek pasatzeagatik! Esperientzia oso gustokoa izan dugu, hurrengo urtean errepikatzeko modukoa!
MILA MILA ESKER BENETAN!

ASSIA:
Lehenik Assiaren amatxo etorri zen eta gainera bi ipuin kontatu zizkigun!
Assiari printzesak asko gustatzen zaizkio eta ipuinak ere horiei buruzkoak ziren. Guk beti bezala asko disfrutatu genuen.
MILA ESKER!




MALAK:
Azken astean Malaken aitatxo etorri zen eta lainoei buruzko ipuin polit polita kontatu zigun.
Uraren zikloa ikasten joateko modu oso atsegina izan zen.








1 iruzkin:

  1. Bukatzeko klaseko bi printzesen ipuinak faltan ziren.
    Assiaren amak printzesen bi ipuin politak kontatu zizkigun, nire ere asko gustatzen zaizkit printzesen ipuinak.
    Malaken aitak berriz hodeiak eta euria nola sortzen den kontatu zigun, oso interesgarria izan zen.
    Eskerrik asko!!
    Ongi pasa Uda.

    ErantzunEzabatu