2017(e)ko apirilaren 3(a), astelehena

ASKARI OSASUNTSUA

Behin Elikadura Osasuntsuaren eta digestio aparatuaren funtzionamenduaren inguruan informazioa bildu eta landu ondoren, ikasitakoa praktikara eramatea besterik ez zitzaigun falta.

Hori dela eta, askari osasuntsu bat antolatu genuen.

Lehenik gelan, guztion artean erosi beharrekoa adostu eta bikoteka lana banatu genuen.
Behin guztia antolaturik, EROSKETAK EGITERA joan ginen!




Behin erosketak eginik, taldeko argazki polit hau egin genuen.


Aukera probestuz eta askaria prestatzen hasi aurretik,erosketako tiketak hartu eta matematika ariketak egiten aritu ginen. Prezioak jarri, txanponekin adierazi, produktuak prezioaren arabera ordenatu...





Arratsaldean labanak hartu eta askaria prestatzeari ekin genion...










Eta guztia prest genuenean... ASKALTZERAAA!!!


1 iruzkin:

  1. Ze goxoa!!! Erosketak egiteko prest zaudete eta gainera diruarekin kontuak egiteko ere.

    ErantzunEzabatu