2014(e)ko irailaren 22(a), astelehena

Eskerrik asko Leire!

Sarrera honetan gure lehengo urteko musika irakasleari eskerrak eman nahi dizkiogu egindako lanagatik.
Aurten beste eskola batean zaude, baina zurekin egindakoaz eta zutaz ez gara ahazten!
Suerte asko izan zure eskola berrian eta zure ume berriekin. Primeran egongo dira zurekin!
Muxu handi bat Lakuntzatik!!!
Espero dugu gu ikustera etortzea egunen batean!
Gogoratzen duzu lehoiaren kanta?




2014(e)ko irailaren 4(a), osteguna

Ongi etorri eskolara!!!

Kaixo lagunak!
Hemen gaude berriz ere, ikasturte berri bati hasiera emateko irrikitan!
Zuek ere gogotan egongo zarete ezta?
Ikusi duzuenez gure blogak izen berria dauka eta hori zergatik... ba gela berri bat izango dugulako!
Gainera laguntxo berri bat izango dugu gelan. Ttantto 3 urteko gelakoekin geratu da eta gurera Txirritx bere laguna etorri da. Laster ezagutuko duzue eta berehala egingo da guztion laguna, ikusiko duzue! Hona hemen bere argazki bat: Kilker polita ezta?

Laister arte lagunak!!!