2015(e)ko maiatzaren 21(a), osteguna

TULIPAN TXIKIA

ANTZERKIA:
AZKENEAN IRITSI DA ANTZERKIA EGITEKO EGUNA. ZE URDURITASUNA!
AZKEN ENTSAIOA HOBE ATERA ZITEKEEN, BAINA GERO ZUZENEAN OSO ONGI EGIN DUGU. GAINERA OSO ONGI PASA DUGU!!!
ZUEK IKUSI NAHI DUZUE EZTA? BA HONA HEMEN TULIPAN TXIKIAREN ANTZERKIA!



2015(e)ko maiatzaren 15(a), ostirala

Gurasoak ipuinkontalari!

AISHA:
Mariaren ama ere etorri zaigu bisitan. Mariarekin batera Chupiren ipuina kontatu zigun. Hizkuntza berriak entzuteko aukera izan dugu beraiei esker eta Mariak itzultzaile lana bikain egin zuen. Mila esker!
Dagoeneko bukaerara iristen ari gara. Gu oso gustora egon gara eta penaz hartuko dugu bukaera... errepikatu beharko ezta?


2015(e)ko maiatzaren 14(a), osteguna

Gurasoak ipuinkontalari!

JUNE:
Aste honetan bi guraso izan ditugu eskolan. Hau zortea!
Iñigok eta bere amak Txomin eta Kattalinen ipuinak kontatu zizkiguten. Gelan ere baditugu eta behin eta berriz entzutea gustatzen zaigu. Gainera guk ere kontatzen ditugunez, asko maite ditugu bilduma hauek.
Oraingoan Junek eta Iñigok bana kontatu digute, mila esker!
Beti bezala oso gustora egon gara!!!