2014(e)ko azaroaren 7(a), ostirala

Iruñera irteera!

Lehengo astean Iruñako museora eta txiki parkera joan ginen.
Museoan Julio Caro Barojaren erakusketa ikusi genuen eta gero kuaderno polit bat egin genuen, bera bezala gauzak margotzeko.
arratsaldean txiki parkean primeran pasa genuen!


2014(e)ko urriaren 10(a), ostirala

Baratzan lan eta lan!

Ikasturte honetan ere gure baratza lantzen jarraituko dugu.
Aurrekoan porruak landatu genituen eta ongarria aurreko urtean eskolan egin genuen konposta izan zen. Porru bikainak aterako dira ziur!
Nekazari mundialak ari gara bihurtzen!

























2014(e)ko irailaren 22(a), astelehena

Eskerrik asko Leire!

Sarrera honetan gure lehengo urteko musika irakasleari eskerrak eman nahi dizkiogu egindako lanagatik.
Aurten beste eskola batean zaude, baina zurekin egindakoaz eta zutaz ez gara ahazten!
Suerte asko izan zure eskola berrian eta zure ume berriekin. Primeran egongo dira zurekin!
Muxu handi bat Lakuntzatik!!!
Espero dugu gu ikustera etortzea egunen batean!
Gogoratzen duzu lehoiaren kanta?




2014(e)ko irailaren 4(a), osteguna

Ongi etorri eskolara!!!

Kaixo lagunak!
Hemen gaude berriz ere, ikasturte berri bati hasiera emateko irrikitan!
Zuek ere gogotan egongo zarete ezta?
Ikusi duzuenez gure blogak izen berria dauka eta hori zergatik... ba gela berri bat izango dugulako!
Gainera laguntxo berri bat izango dugu gelan. Ttantto 3 urteko gelakoekin geratu da eta gurera Txirritx bere laguna etorri da. Laster ezagutuko duzue eta berehala egingo da guztion laguna, ikusiko duzue! Hona hemen bere argazki bat: Kilker polita ezta?

Laister arte lagunak!!!





2014(e)ko ekainaren 17(a), asteartea

Asteko protagonista: Iker

Kaixo familiak!
Irirtsi da azken ikaslearen protagonista astea.
Oraingoan ere bikain pasa dugu eta gauza asko ikasi ditugu gure ikaskideari buruz. Bere ama eta lehengusina gure eskolan egon ziren eta jolas aparta egin genuen. Gainera Irati artista bat da aurpegiak margotzen eta fruta goxoz margotuta atera ginen eskolatik.
Ikusi nahi?


2014(e)ko ekainaren 3(a), asteartea

Kanpaldia: Gasteiz eta Barria

Kaixo familiak!
Kajingo duzuen moduan bikain pasa genuen gure lehenengo kanpaldian!
Lehenik Gasteizera joan ginen eta han armen museoa ikusi genuen. ero Piraten parkera jolastera eta bazkaltzera joan ginen. Gainera eguraldia lagun izan genuen eta oso gustora aritu ginen!
Handik Barriako aterpetxera eraman gintuen autobusak. Iritsi, maletak bere lekuan utzi eta merendatzera!
Eguraldiak okerrera egin zuen, baina arazorik ez, izan ere jolas gela polit bat geneukan aterpetxean eta afaldu aurretik oso gustora ibili ginen han.
bikain afaldu eta gero, pijama jantzi eta lotara! Oso ongi egin genuen lo eta hurrengo egunean ia bakarrik jantzi ginen!
Euria ari zuenez, gosaldu eta maletak prestatu eta gero, jolas gelan aritu ginen berriro eta bazkaldu aurretik bideo bat ere ikusi genuen. Gero bazkaldu, autobusa hartu eta Lakuntzara!
benetan bikain pasa dugula! Hurrengo urtean gehiago. Eskerrik asko denei!!!


2014(e)ko maiatzaren 26(a), astelehena

Asteko protagonista: Maria

Aurreko astean Maria izan zen gure gelako protagonista eta oso ongi pasa genuen.
Bere jostailuekin ibili ginen, panpin asko ekarri, baina gustokoena ordenagailua zuen. Baita guk ere!
Bere familia ezagutu genuen argazkietan eta baita bere bidaiak ere, Parisen...
Azkenik bere ama etorri zen gelara eta ilea luzea genuenei trentzak egin zizkigun, gero denontzat pultserak banatu zizkigun ere. Bere herrian, Senegalen, oso ohikoa omen da trentza txikiak eramatea eta Mariaren ama artista bathoriek egiten!


2014(e)ko maiatzaren 19(a), astelehena

Asteko protagonista: Malak

Aurreko astean Malak izan genuen protagonista.
Gogokoen duena panpinak eta hauek paseatzea da, eta bereekin jolasteko aukera izan genuen. Mila esker zure jostailuak uzteagatik! Baserriarekin bereziki asko jolastu dugu!
Bere amarekin paperezko lore politak egin genituen, beti gauza berriak ikasten zuei esker!


Hemos hecho unas flores de papel muy bonitas y hemos aprendido cosas nuevas, como siempre. Mila esker!
Cómo le gustan los muñecos a Malak! Hemos disfrutado mucho con sus juguetes en la escuela.

2014(e)ko maiatzaren 12(a), astelehena

Asteko protagonista: Amalaur

Aurreko astean Amalur izan zen gure protagonista eta berriz ere Vero etorri zen gelara gurekin jolastera.
Aste osoan zehar Amalurren jostailuekin aritu ginen eta asko gustatu zitzaizkigun, bereziki plastilinarekin jolasteko gaztelua eta ilea apaintzeko panpina.
Esan bezala, ostegunean Veroren bisita izan genuen eta istoriotxoak kontatzeko panpinak eta hrmirudiak egin genituen. Bikain pasa genuen horiek egiten eta jolasten ere!


2014(e)ko maiatzaren 9(a), ostirala

Asteko protagonista: Assia

Assia protagonista izan zenean gauza asko ikasi genituen. Kulturaniztasunaren astearekin batera izan zenez, Marokoko gauza asko ikasi genituen eta bere ama eta Marokoko beste ama batzuekin gauza pila egin genituen: eskuak henarekin margotu, sukaldatu...
Marokon erabiltzen dituzten arropak ere ekarri zituen eta guk erabili genituen. Ikusi zenuten zein politak geunden e?
Hori guztia Kulturaniztasun astearekin lotuta izan zen, baina horretaz gainera gure gelara ere etorri zen gurekin bakarrik errezeta goxo bat prestatzera. Sukaldari mundiala da!


2014(e)ko maiatzaren 5(a), astelehena

SAKANAKO ESKOLEN JAIA

ASTEBURU HONETAN SAKANAKO HERRI ESKOLEN JAIA OSPATUKO DA ALTSASUN, MAIATZAREN 10ean.
OSO EGUN POLITA IZANGO DA ETA DENOK PARTE HARTZERA GONBIDATUTA GAUDE.
ANIMATU ETA PARTE HARTU!
Este fin de semana, el 10 de mayo, se celebrara en Altsasu la fista de las escuelas de Sakana. Epero q nos veamos!


2014(e)ko apirilaren 29(a), asteartea

Enara protagonista

Hemen duzue Enara protagonista izan zenean egoindakoa ikusteko bideotxo bat.
Bere jostailuak ikusi eta erabili genituen, bere familia ezagutu genuen argazkien bidez eta gainera bere ama etorri zen eskolara eta eskulan polit polita egin genuen.
Mila esker!
Bikain pasa dugu oraingoan ere bai!



En este vídeo podéis ver qué bien lo pasamos cuando Enara fue protagonista. Tanto durante la semana como cuando vino su madre a la escuela con nosotr@s.


2014(e)ko apirilaren 14(a), astelehena

Etxarrira irteera

Martxoaren 21ean Etxarrira egin genuen irteera Haur Hezkuntzako guztiok.
Lehenengo Jeingenekoa behitegia bisitatu genuen eta gero herrira joan ginen. Hango ermitan bazkaldu genuen eta ondoren parkera jolastera joan ginen.
Dakizuen moduan, bikain pasa genuen!
Ikusi nahi?


2014(e)ko apirilaren 3(a), osteguna

Asteko protagonista: Asier

Aurreko astean Asier izan genuen gelako protagonista. Udaberriari ongi etorria eman genion gelan landare batzuk landatuz bere amarekin. Baina horretaz gainera, bere jostailu gustokoenekin bikain pasa genuen eta bere etxekoen argazkiak ere ikusi genituen, famili guztia ezagutuz horrela.
Mila esker guztiagatik Asier eta familia!

ASIERREN JOSTAILUEKIN:












Hona hemen Asierren amarekin egindako lorategitxoaren bideoa. Gure gelako lorategitxoak asko hazi dira eta zuen etxean ere asko handituko dira ongi zaintzen badituzue, ikusiko duzue!


2014(e)ko martxoaren 31(a), astelehena

Zazpi antxumeak eta otsoa

Hona hemen etxean disfrutatzeko beste ipuin baten antzerkia.: Zazpi antxumeena.
Eskolan baserriko animaliak ikasi ditugu eta orain ahuntza ikasten ari garenez, ipuin hau ikusi dugu. Oso gudtoko izan dutenez, hemen duzue etxean ere disfruta dezazuen!


2014(e)ko martxoaren 24(a), astelehena

Inauteriak!!!

Aste hauetan zehar Inauterien gaia lantzen ibili gara eskolan eta pila bat ikasi dugu.
Pertsonai ezberdinak ezgautzeko auera izan dugu eta hauetako batzuk eskolara etorri zaizkigu! Asko gustatu zaigu gaia, hurrengo urtean ikasten jarraituko dugu!


Gainera ostiralean eskolan bertan ospatu genituen eta bikain pasa genuen! Dantzatu, abestu, Zatamarroen aurrean korrika egin...

Asteko protagonista: Maitane

Dagoeneko ia bi aste pasa dira Maitane gure gelako protagonista izan zenetik, baina poliki poliki joango zarete ikusten ere berarekin egindako guztia.
Lehenik bere familia ezgutu genuen argazkien bidez eta aurrerago aitonaren harategira egin genuen bisita.














Bere aitonaren harategiko bisita ikusi nahi?


2014(e)ko martxoaren 6(a), osteguna

Asteko protagonista: Iñigo

Aurreko astean Iñigo izan zen gure gelako protagonista eta gauza pila ikasi ditugu berari buruz: ze jostailu dituen gogokoen, bere argazkien bidez  bere bizitzako une garrantzitsuak zein izan diren, planetak oso gogoko dituela...

La semana pasada Iñigo fue el protagonista y aprendimos mucho sobre él: sus juguetes preferidos, las fotos de su vida, que le gustan mucho los planetas... También vino su ama y su tío a la escuela y hicimos cosas muy divertidas.

JOSTAILUAK:












ARGAZKIAK:




Bere ama ere gure eskolara etorri zen eta planeten munduan barrena ibili ginen. Gero osaba Martinekin Zatamarro erraldoia ikusi, barruan sartu eta Julenek nola dantzatzen duen ikusi genuen.





2014(e)ko otsailaren 24(a), astelehena

Asteko protagonista: Naroa

Aurreko astean zehar Naroa izan zen gure gelako protagonista.
Etxetik ekarritako jostailuei esker puzleak eta ipuinak asko gustatzen zaizkiola ikusi dugu, baina panpinak ere gustoko dituela kontatu digu berak, nahiz eta eskolara ez ekarri.











Iksu nahi duzue zeinen gustora ibili ginen Naroaren gurasoekin? Txontxongilo politak prestatu ditugu ezta?




2014(e)ko otsailaren 17(a), astelehena

Pottoluek

Hona hemen lehengo urteko bideoa, 3 urtekoen mozorroa nolakoa den ongi ikusteko.
klik egin eta ikusi
Aquí tenéis el vídeo del año pasado para ver cómo iban vestidos/as los/as de 3 años.
hacer clic en el enlace para ver el vídeo

3 URTEKOEN MOZORROA

2014(e)ko otsailaren 13(a), osteguna

Asteko protagonista: Daniela

Kaixo!
Aste honetan Daniela da gure gelako protagonista eta berak ere bere gustoko jostailuak ekarri ditu guk ikusteko eta haiekin jolasteko. Primeran ari gara pasatzen Daniela, mila esker!
Bere gurasoak ere egon dira gurean eta aurrerago bideotxo batean ikusiko duzue ze gauza politak egin genituen.
Oraingoz, hona hemen argazki batzuk egiten ari garena ikusten joateko.

Esta semana Daniela es la protagonista y nos lo estamos pasando muy bien jugando con sus juguetes.
También han estado su aita y su ama, más adelantye podréis ver qué bien lo pasamos en un vídeo. Mientras tanto aquí tenéis unas fotos de lo que hemos estado haciendo.


















Hona hemen Danielaren gurasoak etorri zirenean egindakoa ikusteko bideoa. Beti bezala bikain pasa genuen, mila esker familia!!!


2014(e)ko urtarrilaren 30(a), osteguna

Asteko protagonista: Luzia

Aste honetan Luzia da gure gelako protagonista.
Dagoeneko gauza asko egin ditugu: bere jostailuak ikusi eta erabili, bere argazki liburuak ikusi eta gainera bere ama eta izebak etorri ziren gurekin jolastera.
Hona hemen gelan egindakoaren argazki batzuk zuek ere ikusten joateko. Aurrerago gauza gehiago jarriko ditugu, bere familiaren bisita besteak beste.
Esta semana Luzia es la protagonista y ya hemos hecho muchas cosas. Aquí tenéis unas foros para ver lo que vamos haciendo y más adelante iremos poniendo más cosas.












Luziaren etxekoekin primeran pasa genuen! Lehenengo izeba Nereak ehunzango baten ipuina kontatu zigun (ipuina izeba Laurak egin zuen) eta gero ama eta izeben laguntzarekin bakoitzak gure ehunzangoa egin genuen. Ikusi nahi?
Lo pasamos muy bien con la familia de Luzia. Nos contaron un cuento y luego hicimos un cienpiés.