2015(e)ko apirilaren 28(a), asteartea

Gurasoak ipuinkontalari!

MIKEL:
Aurreko astean Asierren aitatxo etorri zen gelara. Ez gara inoiz aspertzen kontatu zigun ipuinaz. Ezetz asmatu zein den? Hiru animalitxo ateratzen dira, beste gaizto bat... Bai! Hiru txerritxoen ipuina!
Baina ez zen guk ezagutzen genuenaren berdina, aldaketak zituen. Benetan polita izan zela!!! Eskerrik asko Mikel!








2015(e)ko apirilaren 13(a), astelehena

GURASOAK IPUINKONTALARI!

MONICA:
Aste Santuko oporren aurretik Danielaren amatxo etorri zitzaigun ipuina kontatzera.
Hizkuntza asko dakizkigunez, ingelesez eta euskaraz kontatu zigun ipuin bera.
Oso ipuin polita eta ezaguna izan zen: Pinotxo.
Ez gara ipuinekin aspertzen eta irriktan gaude hurrengo bisita iristeko!