2019(e)ko apirilaren 30(a), asteartea

JON ARRETXE idazlea



Apirilaren 10ean, Jon Arretxe idazlearen bisita izan genuen eskolan. 
Jonek idatzitako "HARRESI HANDIRANTZ"liburua guk irakurri eta galderak egin genizkion. Liburuan ageri diren herrietan Jon Arretxe egon omen da eta bertan ateratako argazkiak erakutsi zizkigun.




HAIZE ERROTA


Oporrak baino lehen IƱigoren gurasoak gure gelan izan ziren. Aitak etxean egindako HAIZE- ERROTA bat eskolara ekarri eta egiteko prozesua zein den azaldu zigun.
Baita, piezak egin ondoren, nola montatzen den ere erakutsi zigun.

Haize errotak haize energia lortzen du.
Haize energiak haizeari esker lortzen den energia da. Ez du kutsadurarik sortzen, ez ur zikinik ez hondakinik ere.

Ondorio bezala, gure etxetan argia izan dezakegu.







Guri ere asmatzaileak izateko grina piztu zitzaigun. Agian, etorkizun batean...!

Mila esker familia!













2019(e)ko apirilaren 3(a), asteazkena

SAN KRISTOBAL GOTORLEKUKO IHESA


Aurreko ostiralean, kultur etxera joan ginen SAN KRISTOBAL 

gotorlekuko ihesari buruzko ipuin bat entzutera. Eskolako ama batek, 

Uxuak, bere ikastetxeko ikasleekin prestatutako kamishibai

entzun genuen. Ezkaba mendiaren gainean zegoen espetxetik 795 

presok egindako ihesaldiaren inguruan izan zen ipuina. Ramonen 

laguntza ere izan genuen.

Uxuak primeran azaldu zigun guztia eta eskertu nahi diogu.



ESKERRIK ASKO!