2015(e)ko otsailaren 20(a), ostirala

Gurasoak ipuinkontalari!

AINHOA
Gaurkoan Ikerren ama etorri zaigu ipuina kontatzera. Marizikinen ipuina kontatu digu eta oso gustora egon gara. Beti bezala denok adi adi ezer ez galtzeko!
Mila esker Ainhoa!
Hurrengoa iristeko irrikitan gaude orain ere.






2015(e)ko otsailaren 12(a), osteguna

FAMILIAK IPUINKONTALARI!

ERICA:
Aste honetan Enararen ahizpa zaharrena etorri zaigu ipuina kontatzera.
Txerritxo baten abenturak entzun ditugu eta oso polita iruditu zaigu.
Mila esker etortzeagatik Erica! Segi ezazu ipuinak kontatzen oso ongi egin duzu eta!







2015(e)ko otsailaren 6(a), ostirala

GURASOAK IPUIN KONTALARI!

DEBORA
Atzo Luziaren amatxo etorri zen ipuin bat kontatzera eskolara. Oso gustora egon ginen eta 3 urtekoak ere gonbidatu genituen ipuina entzutera.
Txorimalo baten ipuina kontatu zigun eta gainera gelan utzi dgute beste egun batean berriz kontatzeko, oso gustoko izan dugulako.








2015(e)ko otsailaren 5(a), osteguna

SORGINAK

ORAINGOAN SORGINEN INGURUKO PROIEKTUA EGITEN ARI GARA ESKOLAN. EUSKAL SORGINAK ZEIN ZIREN IKASTEN ARI GARA BESTEAK BESTE ETA GU ERE SORGIN IZANGO GARA!
Hona hemen eskolan egiten ari garen jolas, dantza eta abesti batzuk zuek ere disfrutatzeko etxean!






Proiektuari bukaera emateko akelarre bat ospatu genuen eskolan: Lehenengo edabeak prestatu genituen eta gero dastatu eta suaren inguruan dantzan ibili ginen.
Bi edabe prestatu genituen: Malba edabea katarroa sendatzeko eta erregalizarena sabelarentzako.
Bikain pasa genuen eta asko ikasi ere bai!

















2015(e)ko otsailaren 3(a), asteartea

Arkitekto txikia!

Aurreko astean lehenengo aldiz psikomotrizitate gelako egurrezko blokeekin jolasean aritu ginen. Gure gelan eraikuntza txokoa oso gustoko dugu eta horiekin ere bikain pasa genuen! Etxeak eta paretak bakarrik ez, herriak eraikitzeko gai gara dagoeneko!

Hasieran bakarkaka hasi baginen ere, berehala konturatu ginen elkarrekin gauza zailagoak egiteko gai ghinela eta dibertigarriagoa zela ere bai!
Iksui zeinen herri handia osatu genuen denon artean!