2014(e)ko maiatzaren 26(a), astelehena

Asteko protagonista: Maria

Aurreko astean Maria izan zen gure gelako protagonista eta oso ongi pasa genuen.
Bere jostailuekin ibili ginen, panpin asko ekarri, baina gustokoena ordenagailua zuen. Baita guk ere!
Bere familia ezagutu genuen argazkietan eta baita bere bidaiak ere, Parisen...
Azkenik bere ama etorri zen gelara eta ilea luzea genuenei trentzak egin zizkigun, gero denontzat pultserak banatu zizkigun ere. Bere herrian, Senegalen, oso ohikoa omen da trentza txikiak eramatea eta Mariaren ama artista bathoriek egiten!


2014(e)ko maiatzaren 19(a), astelehena

Asteko protagonista: Malak

Aurreko astean Malak izan genuen protagonista.
Gogokoen duena panpinak eta hauek paseatzea da, eta bereekin jolasteko aukera izan genuen. Mila esker zure jostailuak uzteagatik! Baserriarekin bereziki asko jolastu dugu!
Bere amarekin paperezko lore politak egin genituen, beti gauza berriak ikasten zuei esker!


Hemos hecho unas flores de papel muy bonitas y hemos aprendido cosas nuevas, como siempre. Mila esker!
Cómo le gustan los muñecos a Malak! Hemos disfrutado mucho con sus juguetes en la escuela.

2014(e)ko maiatzaren 12(a), astelehena

Asteko protagonista: Amalaur

Aurreko astean Amalur izan zen gure protagonista eta berriz ere Vero etorri zen gelara gurekin jolastera.
Aste osoan zehar Amalurren jostailuekin aritu ginen eta asko gustatu zitzaizkigun, bereziki plastilinarekin jolasteko gaztelua eta ilea apaintzeko panpina.
Esan bezala, ostegunean Veroren bisita izan genuen eta istoriotxoak kontatzeko panpinak eta hrmirudiak egin genituen. Bikain pasa genuen horiek egiten eta jolasten ere!


2014(e)ko maiatzaren 9(a), ostirala

Asteko protagonista: Assia

Assia protagonista izan zenean gauza asko ikasi genituen. Kulturaniztasunaren astearekin batera izan zenez, Marokoko gauza asko ikasi genituen eta bere ama eta Marokoko beste ama batzuekin gauza pila egin genituen: eskuak henarekin margotu, sukaldatu...
Marokon erabiltzen dituzten arropak ere ekarri zituen eta guk erabili genituen. Ikusi zenuten zein politak geunden e?
Hori guztia Kulturaniztasun astearekin lotuta izan zen, baina horretaz gainera gure gelara ere etorri zen gurekin bakarrik errezeta goxo bat prestatzera. Sukaldari mundiala da!


2014(e)ko maiatzaren 5(a), astelehena

SAKANAKO ESKOLEN JAIA

ASTEBURU HONETAN SAKANAKO HERRI ESKOLEN JAIA OSPATUKO DA ALTSASUN, MAIATZAREN 10ean.
OSO EGUN POLITA IZANGO DA ETA DENOK PARTE HARTZERA GONBIDATUTA GAUDE.
ANIMATU ETA PARTE HARTU!
Este fin de semana, el 10 de mayo, se celebrara en Altsasu la fista de las escuelas de Sakana. Epero q nos veamos!