2017(e)ko martxoaren 23(a), osteguna

PARKE POLORA TXANGOA

Dagoeneko egin dugu 2.hiruhilekoko txangoa. Parke Polon izan gara eta primeran pasa dugu.

Lehenik, Xabi Foruzainak bide-heziketaren inguruan hainbat azalpen eman dizkigu.


Ondoren, tailerrekin hasi aurretik hamaiketakoa hartu dugu.

Behin indarrak harturik, taldetan banatu gaituzte eta ekintza ezberdinak burutu ditugu:




"Kars"etan ere ibili gara:



Eta azkenik, suhiltzaileak bisitan etorri zaizkigu. Haien kamioiean daramazkiten tramankulu ezberdinak erakutsi dizkigute, guztiak oso interesgarriak. Baina guri gehien gustatu zaiguna, tutuarekin ura botatzea izan da!

















 

 

 

  

 Behin bazkaldurik parkean jolasteraaa!!!!



Azkenik, erabat leherturik, autobusa hartu eta Lakuntzara!!

Honezkero irrikitan gaude maiatza noiz iritsiko kanpaldira joatekooo!!

EUSKAL SUKALDARITZAREN ASTEA

Oraingoan eskolako lagun guztiok euskal sukaldaritzan murgilduta ibili gara.

Batetik, gela bakoitzak euskal sukaldari bati buruzko ormirudia osatu dugu. Guri KARLOS ARGIÑANO egokitu zaigu.

Resultado de imagen de GUINDILLA 

 

 

 

Eta bestetik, gela bakoitzak euskal produktu bat landu dugu ere. Gure produktua pipermina edo "Ibarrako piparra"izan da.

 

 

 

 

 Egokitutako produktua erabiliz pintxo bat prestatzea zen gure lana.


Hona hemen gurea, SUMINTXO.

Eta azkenik, DASTAKETA!!!!

Tripa ederki bete eta jolastera!!

2017(e)ko martxoaren 21(a), asteartea