2019(e)ko abenduaren 27(a), ostirala

BERDINTASUN TAILERRA

Abenduak 10ean, 3.- 4. mailako ikasleak Altsasura joan ginen berdintasun tailer batean parte hartzera.
Tailerra, Sakanako hainbat erakundeen artean prestatua izan zen. 
Haur Literaturaren bidez genero berdintasuna landu genuen. 
6 gune desberdinetan ibili ginen, sei eduki lantzeko.






Zoragarriak irakurri zizkiguten ipuinak eta benetan,  HEZIGARRIA, landu genuena! 

2019(e)ko abenduaren 2(a), astelehena

ARALARRERA TXANGOA

Urriaren 28an,  4.-5.-6. mailakoak Aralarren izan ginen.

Han, bertako artzaina den Aritz, esperoan geneukan.

Aralarren dagoen trikuharri handi bat erakutsi, inguruko kondairak kontatu, aztarnak nola behatu azaldu, bere artzain borda erakutsi eta hainbat ekintza gehiago Aritzek burutu zituen.

Elurretan jolasteko denbora ere izan genuen.

Goiz bikaina pasatu ondoren, denok bueltatzeko gogotan gelditu ginen.


HURRENGO BATEAN IZAN BEHAR!!