ZORIONAK MAITANE!!!
2016(e)ko urriaren 29(a), larunbata
LIZARRUSTIRA TXANGOA!
Aurrekoan, Lizarrustira txangoa egin genuen Lizarrustiko Parketxea, Lareoko lakua eta kobazuloa ezagutzeko asmoz. Goizean iritsitakoan eguraldia hotz zegoen...
Baina Ainhoa gure monitorea iritsi orduko martxan jarri gintuen eta berotzen hasi ginen... ibilaldi eder bat egitera gonbidatu gintuen eta guk onartu, noski!
Bidean zehar hainbat geldiune egin genituen; hainbat azalpen jasotzeko, baina baita atseden piska bat hartzeko ere.
Eta orduan, horresnbeste desio genuen unea iritsi zen: kobazulora sartuko ginen!!!!
Baina, lehenengo segurtasun neurriak hartu behar zirela eta, kaskoa jantzi genuen. Dotore gaude, ezta?


Eta orduan... SORPRESA!!! Hantxe zegoen!! Saguzaharra zen!!!
Kobazulotik atera eta hamaiketakoa hartu ondoren basoan jolasean aritu ginen; masustak eta pagotxak hartzen, etxolak eraikitzen, janariak prestatzen... ZEINEN GUSTORA!!
Hamaiketako hartzen,
Masustak biltzen,
Etxolak eraikitzen.
Lagunekin jolasean aritu eta gero, berriz ere motxilak hartu eta Parketxera itzuli ginen. Bertan eguzkitan ederki bazkaldu, parkean piska bat jolastu eta autobusez Lakuntzara itzuli ginen.
Neka-neka eginik iritsi ginen etxera, baina bizitakoarekin POZIK!!!
Orain hurrengo txangoaren zain...
2016(e)ko urriaren 17(a), astelehena
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)