2014(e)ko maiatzaren 9(a), ostirala

Asteko protagonista: Assia

Assia protagonista izan zenean gauza asko ikasi genituen. Kulturaniztasunaren astearekin batera izan zenez, Marokoko gauza asko ikasi genituen eta bere ama eta Marokoko beste ama batzuekin gauza pila egin genituen: eskuak henarekin margotu, sukaldatu...
Marokon erabiltzen dituzten arropak ere ekarri zituen eta guk erabili genituen. Ikusi zenuten zein politak geunden e?
Hori guztia Kulturaniztasun astearekin lotuta izan zen, baina horretaz gainera gure gelara ere etorri zen gurekin bakarrik errezeta goxo bat prestatzera. Sukaldari mundiala da!


1 iruzkin:

  1. Eskerrik asko Assia, oso ongi pasa genuen astea, denetarik egin genuen, postrea, zure ama emandako pultxera eta aita lantegian egindakoa (LUZIA).
    muxu asko!!!

    ErantzunEzabatu