2015(e)ko otsailaren 5(a), osteguna

SORGINAK

ORAINGOAN SORGINEN INGURUKO PROIEKTUA EGITEN ARI GARA ESKOLAN. EUSKAL SORGINAK ZEIN ZIREN IKASTEN ARI GARA BESTEAK BESTE ETA GU ERE SORGIN IZANGO GARA!
Hona hemen eskolan egiten ari garen jolas, dantza eta abesti batzuk zuek ere disfrutatzeko etxean!






Proiektuari bukaera emateko akelarre bat ospatu genuen eskolan: Lehenengo edabeak prestatu genituen eta gero dastatu eta suaren inguruan dantzan ibili ginen.
Bi edabe prestatu genituen: Malba edabea katarroa sendatzeko eta erregalizarena sabelarentzako.
Bikain pasa genuen eta asko ikasi ere bai!

















2 iruzkin:

  1. Zuek bai sorgintxo txikiak zaretela!!! Luziak kontatu dit bai, Sorginak, izarrak ilargia... lantzean hari zaretela, bildurrak gelatik kanpo bidaltzeko. Ikusten da bai, primeran pasatzen duzuela eta asko ikasten duzuela.
    agur

    ErantzunEzabatu
  2. Kaixo politak, aspaldiko!!
    Zer moduz zaudete?Ea asmatzen duzuen nor naizen? 3 urteko gelan zinetenean musika ematen zizuen betaurrekodun neska naiz, nor naiz??
    Oso ongi pasatzen jarraitzen duzuela ikusten dut blogera sartzen naizen aldiro. Itsason lehengusu ta anaiengana ardiak ikustera joan zarete, orain gurasoak ipuinak irakurtzen dabiltza.... a ze zortea duzuen!!!
    Eta asko asko gustatu zaizkidan argazkiak ikusi ditut!!denak sorginak bihurtu zarete??ze interesgarria!!! nik ere nire eskolako ikasleei sorginei buruzko gauzak erakutsi nahi dizkiet eta zuei laguntza eskatzera nator. Lagunduko nauzue? egin dituzuen sendabelarren errezetak nola egiten diren esango didazue?
    Bueno sorgin kuadrila!!ongi ongi segi eta beti bezain alai eta jator jarraitu!
    Txoko marrubizko mila muxu denentzat eta handi handi bat Itsasorentzat!!!muakaaaaa

    ErantzunEzabatu